Arnas dagi lurrak oinutsen azpian

 

Arnas dagi lurrak oinutsen azpian

Laztan bat da larrua

Oinutsak badabiltza, arin, astun

Jauzika, arrastaka

Lurrak zaindu du fereka, larrua

 

Alajainko! Lurra hautsi da,

Eta lur hautsiak min dagi larruan

Zauriak

Zerua ere hautsi da

Eta dantzak hasi dira

Lur gorriak erretzen baitu larrua

 

Hautsi da zerbait barruan

Dantzari, dantzari larriak

Urrun doaz inora ez hurbiltzeko

Gure dantzak iraungo du musikak baino gehiago

 

 

 

Euskaldunon aberria

 

Herri aske baten aldi zoroa:
Gu geure saltzaileen bezeroak,
Bahiturik, agian
Mihi-gogoak

Eta eguneroko axolagabekeria
Gure historian da hauts izpia
Lur apur bat gurasoen hilobian,
Lainoa,
biharamuneko hegian

Ez gara gaizto,
ezta ere piztiak
Hizkuntzaz harata doa gure bizitza
Baina denok ulertzen ez dugun mina:
Ahotan aberria,
mihian atzerria

Euskara da gure ikurriña
Gure historia eta alderdia
Gogoaren gune menperaezina
Euskara da gu, euskal herria

Leloetatik erantzi
eta izkutuan idatzi:

Gorputza badugu,
Izan dezagun arima

Euskara dugu
Euskaldunon aberria

 

03-31

 

Chime

 

(Itzulpena)

拒絶を表すドアから
漏れているきみの泣く声

Ukazioz itxitako atean zehar

Zure negar hotsa igartzen da

どうしてそんなにきみは自分を嫌うの?
分からないまま 助けを求めて
縋り付いてよ 拒んで恐れているの?

Zergatik horrenbeste gorroto zeure buruarekiko?

Ez dut ulertzen; nire laguntza izateak beldurtzen zaitu,

ez ote zaitudan gero bazterrean utziko?

壊れたチャイム 何度も押して叫んだ
張り裂けそうな 願い 虚しく

Puskatutako ezkilak behin eta berriz jo nituen,

Alferrik ziren dei samin horiek

刺さるような 淋しさに胸が痛む
鳴らないベル 響く

Erantzi ezin bezalako bakardadea duzu gaitz

Hotsik gabeko ezkilak urrutian zain

壁越し感じる体温
鼓動が早まる気がした

Gelako paretan zehar zure beroa igartzen da

Bihotza lasterka hasi zaizu, ezta?

微かに震える背中を合わせ
何度も問いかけるけど

Bizkarrez bizkar jarri gaitezen, dardarka, samur

Behin eta berriz galdetzen dizut

小さな歯車 噛み合わなくて
静かに佇んでいる

Baina gure engranajeek ez dute bat egiten

Geldirik daude, hotsik sortu gabe

包帯に隠されたその傷口
歪んだレール 歩く姿を
見つめている 怯えている
その終わりを 感じている 今も

Jantziez estali zenituen zauriak

Hesi oker baten gainetik zebilen irudia

Eta beldur naiz

Oraindik igartzen dut azken berria

壊れたチャイム何度も押して叫んだ
張り裂けそうな 願い 虚しく

Puskatutako ezkilak behin eta berriz jo nituen,

Alferrik ziren dei samin horiek

屋上へ続くドア そっと閉まる
届かないメール 光る

Zabaltzara doan atea emeki itxita

Eta ilunean,

irakurriko ez den mezu baten argia

 

 

Ahotsa: うたしま (Utashima)
Konponketa: 平茸
Hitzak: aoma
Doujin taldea: echoProject
Diska: Mary Had a Little Love
Ekitaldia: Comiketto 81 (C81)

Bereterretxeren hilarria

Norena ote harri puska hau?

Ez nauzue inongo aditurik, baina nire jakinminak harri honen ondora ekarri ninduen. Mikel Laboaren ezagutza berantiar bat burutzen ari nintzela, abesti honekin topo egin nuen:

Hasieran, doinu zaharkitu horrek, abestiaren xinpletasun mistiko horrek lagunduta, liluratu ninduen. Gerora, nire sen erromantikoak abesti honen inguruan osatu zuen ideia mistikoa hazi egin zen, gehiago ikasi bainuen hari buruz. Omen, XV. mendeko abesti zuberotarra zen, eta, gainera, benetazko gertaera bat zuen oinarri.

Ikerketa hoiek aro zoro batetara eraman ninduten: zubererarekin ikaragarri zaletu nintzen, bertako antzinako kantuak bilatu nituen buru-belarri, historiaz eta euskalkigintzaz ordu txikietara arte irakurtzen nuen egunero… maitemina? Hau guztia nire ingurukoek pairatu zuten, noski, Bereterretxeren hilarriaz jakin nuenean. Kantu honen gertakizunek zantzu bat utzi zuten, arren! Gertakizun historiko baten aztarnak!

Ahazturik edo ondo ikasi gabeak nituen, haatik, euskal izatearen ajeak.

Abiatu ginen bada, Etxebarrera. Google maps-en laguntzaz bidea aurretik ikasi eta erraz asko iritsi ginen Etxebarre ondoan zeuden Ezpeldoi – Bereterretxeren borda, alegia – eta nire hilarri kuttunera. Asteetan eta hilabeteetan zehar kanta, historia eta munduko leku horrekiko lotura estu bat garatu nuen; toki fisikoan izatea sentipen hoien tontorra baino ez zen. Tristuraz bizi nuen, ordea, momentu hura.

Hilarria errepide txiki baten ondo-ondoan dago, bi zaborrontzi handien bizpairu metrora. Harri biribilak zauri larri bat du, ia euskarritik banantzen duena, eta marrazkia nekez ikusgai da.

Bere aurrean nintzela, urteroko uraren izozte-urtze prozesua irudikatu nuen eta ez nion etorkizun luzerik igarri lauzpabost mendez zutik iraun duen harri horri, geologiari buruzko jakintza handirik ez badaukat ere.

Hala ere, irudi esanguratsu bat eskaintzen digu hori ikusteak. Alegia, utzikeria fisikoa baino larriagoa den kultura-ondarearen ahanztura – askotan laguntzaileak dituena -. Izan ere, 70 bat kilometrora bizi naiz eta nagusitan, nire zaletasun zehatza izateagatik soilik, izan dut gure literaturaren zantzu eskas baten berri.

Norena ote, bada, herri puska hau?

Azken finean, hilarriarekin antz handia du euskararen herriak: errepide eta zaborrontzien artean, zatiturik, bere izaera nekez ikusgai da.

Kontuan hartzekoa da, baina, hilarria izanik hilerritik kanpo zutik dirauela.

Hilarria, Etxebar herriaren ondoan