Oharrak egiaz bestaldeko lagunari

 

Lihozko egiak irun ditu asabak

Lihoak beste iraunen du egiak

Agian lihoz egindako egiak

Agian egindako egiak

 

Esku oker-zimurtu-hilkor

Zikin-busti-hil

Eta ikusezinak

Egindako egiak

Erre-isil-estali-ito

Agindu,

Eta sekulan entzuten ez duten

Egiak

 

Baina ez lihoak ez eskuak

ez egiak;

hil egin

hil egin du

zure isiltasunak

 

 

 

Lore bat ekarri diot iraultzaileari

 

Lore bat ekarri diot iraultzaileari
革命家に花を持ってきたのだ
Iraultzaileak, bere bakardadean
孤独の革命家にとって
Garaipenean du zalantza
勝ちに疑惑があり
Eta bakardadean egia
孤独に希望がある
Platonek
かつてプラトンは
irla bat
革命家に島を与えた
Espronceda batek
エスプロンセダは
ontzi bat eman zion
船を
Munduak ezetza
そして世界は反対を
Baina berak hori ez
でもそういうことなんていらなく
Udaberria baino ez du nahi
革命家は春がほしいのだ
Nicanorrek barre dagio
ニカノールはその人に笑っているけど
Baina nik
私は
Nik lore bat ekarri diot iraultzaileari.
私は花を持ってきたのだ

 

 

Naoko

 

Nota hori
その音は
Nota horrek
その音が
Nota horren
その音の
Hostoak

Ez.
いや
Natura itzali eta berpiztua, piano bat bezala
枯れて生き返った自然、ピアノのようで
Nota hori da
その音だよ
Nota horrek
その音が
Nota
音の
Itzal

Su

Nota horiek
その音が
adarrik ez
枝じゃなくて

Adarrik ez
枝じゃなくて
Haizea baizik
風についているのだ

 

Lur

 

Lur
Lur
Entzun
Zoru basatia
Hamaika trilioi bostehun eta hogeita bat bilioi
Berrehun eta sei milioi zazpiehun mila eta laurogeita hamairu
Izakiren historia eta zuk
Zuk
Hamaika trilioi bostehun eta hogeita bat bilioi
Berrehun eta sei milioi
Zazpiehun mila eta laurogeita
Hamalaugarrena zaren

Zuk
Izen bat jarri diozu

 

image

 

 

Leku batena

 

Zurrumurru ozen bat, ibai gogorra eta zeru astuna
Bederatzi-lau-zortzi, ahaztu ditut hurrenak…
Bat-bost-bat-bi? Betiko argiak – betirako itzala
Uso zuriek moko zorrotza eta hego pisuak
-bai-
Bakearen alde honetan
Aurrera haize orratzak, atzera orraziak!
Edo
Bularra,
Sorbalda,
Besoa,
Eskua bota eta herria gorde
Hara!
Erosi baino lehen egunkariak bazuen jabe
Altaboz-joleak eta fotokopia-idazketa
Askatasunaren Plazan;
Bide denak zuzen Erromatik edo Erromara
Euria badugu, egon eta etorriko da eguzkia
Errekatik ikusteko behar dugu-eta zubia
Zeinek ez du lanbroa maite hodeiaz ez fidatu arren-
Otoi! Sinestunik ez, baina Jainkoa edonon
Kotxe biribil, gurpil laukiak.
Hilobi bat dakust lubakia zegoen lekuan-
Ironiaz dio oroitarriak:
Etxeko kutxa batzuk kanpoko giltzez irekitzen dira.

 

Arnas dagi lurrak oinutsen azpian

 

Arnas dagi lurrak oinutsen azpian

Laztan bat da larrua

Oinutsak badabiltza, arin, astun

Jauzika, arrastaka

Lurrak zaindu du fereka, larrua

 

Alajainko! Lurra hautsi da,

Eta lur hautsiak min dagi larruan

Zauriak

Zerua ere hautsi da

Eta dantzak hasi dira

Lur gorriak erretzen baitu larrua

 

Hautsi da zerbait barruan

Dantzari, dantzari larriak

Urrun doaz inora ez hurbiltzeko

Gure dantzak iraungo du musikak baino gehiago