Inoiz iritsiko gara hasierara

Inoiz iritsiko gara hasierara
Inoiz oroituko bukaera
Inoiz ez ahaztu gurea
Atzoa esperoan baitugu
Etxe inpaziente bat bailitza
Urazalaren itzalak dantzan nire larruan
Uhinak, isil eta etengabeak
inondik ez noraezean

Inoiz iritsiko gara hasierara
Inoiz oroituko bukaera
Inoiz ez ahaztu gurea
Letra oihartzunak
Hitz idatzi eta ezabatuak
Osterako atzoak haragiz hustuak
Leizezulo gardenak begi tontorretan
Non jo genuen hondorik gorena

Euri eta harri
Elkarren talka

Inoiz iritsiko gara hasierara
Inoiz oroituko bukaera
Inoiz ez ahaztu gurea
Eta azken lohiaz bat egin
bat izan
Antzineko ipuin bakarra
Ezin aditu falta dena
Eta hori da senti daitekeen guztia

Euri eta harri
Elkarren talka