Zina

Zintzo izan nahi dut, baina hor zara, Argil;
Porlan, eta kristalen kontra kateak ez dira
ahostun, bai hausgarri. Zintzo izan nahi dut,
baina zu zara zintzoago, aurpegirik ez baituzu lotsatzeko.

Norbaitek -deituko dizut Argil- ezkutatu dit
Ilargi batekiko ituna.
Hemen, argiak izpigabetzen dira ilunean
eta esplikatuko didazu, Argil,
ez duzula astirik azalpenetarako,
nahiz konturatu orduko zure marmarrek,
noraezetik noraezera,
hainbat hilez nire sekretu maiteena
isilarazi duten.

Gorde nire egiak, gorde ezazu odola,
baina aska niretzat Ilargi zuloa,
orratz gabeko erloju begi batez
zeindik Estralurtar, edo Pizti batek, ikuskatzen gaituen.
Orain, hodei herdoilez espero duzu, Argil, ahaztu dadila,
ahaztu dezagun
maitea
fedea ez baita
ezkuta daitekeenaren araberakoa.

Fededun izan nahi dut, baina hor zara, Argil;
Porlan, eta kristalen kontra fedea ez da
emankor, bai elikagarri. Fededun izan nahi dut
baina zu zara areago, bukaerak baitira ziur,
eta zure fundazio.

Gailenduko natzaio beharrari:
hilkorren Ametsa
hire ninietan islatzen da,
Ilargi.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s