Sublimazioa II

.
Idazten dut eta sortu ez
Bentrilokuo bakar baten ahoak
Dira gorputz hauek

Ez naiz bakana
Lepo honen gainean
Ez ene itzala
Higitzen duen bakarra

Argia dago
Argia dit
Argia dizut

Idazten dut eta sortu ez
Lehenbizi hitza baitzen eta ez lezake
Lurrik sortu belar izpi batek

Idazten dut eta arnasten zaituztet
Nire buruok, ene
Itzalaren Higiarazle
Baina, eskuari begira, eten egin zait
Eztarria

Nor zara zu?

Argia dago
Argia dit
Argia dizut

 

 

.

Advertisements