Sublimazioa I

by Orhimendi

.

Hondoraturik behin betiko hodeietara,
Hegorik gabe, ez dut hitzik.
Erantzungo zenidan, ama,
Hutsak
Hotsik baleki

Arroketan, Amona,
Aurpegidun,
Itxuragabe; ez die begirik ixten ekaitzaren laztanei

Arroketan, Jainkoa,
Ahalguztidun,
Indarge; itsaso gorri bat ez baita banatzerik

Oroitzez higitzen dira harea mugikorrak
Eta goian,
Goian dago sua
Su bat
Zuen aurpegiez

Adio! Odola, itsasoa eta hareak
Adio! Hodeietara, husturik, bainoa
Azalgabeko hutsarekin
Bat
Izatera

(Egia esan, ama)
Hitzik eskaini nizun baina
Lumek ez dute hegorik egiten
Eta sainduek
Ez dute odolik isurtzen

(Egia esan, ama)
Denbora eskaini nizun baina pikorrak,
Haizetsu, zoko zuretzat ezezagun batean
Pilatu ziren

(Egia esan, ama)
Izena eman zenidan
Baina esanahirik ez
Eta etengabe idazten dut
Harrietan, haizean, azaletan,
Begietan
Inoren oroitzaz
Bete dadin

 

 

.

Advertisements