Zulo garaiaren zirrikitutik

by Orhimendi

 

Zulo garaiaren zirrikitutik
jaso dut, ikuskari,
Espazioa, zuri;
Beltz, eguzkia, bere itzal guztiak
igortzen,
Zentzu oro edateko
Argi oro bihurtu:
Lurrak zerua uraz hustu bezala,
–hain ozen euria, baina
hain isil, denboragabe, lurrinaren
itzulera–
Harri bustia, zentzu egarri, itsu
(ez begigabe),
ni

 

 

.

Advertisements