Zulo garaiaren zirrikitutik

 

Zulo garaiaren zirrikitutik
jaso dut, ikuskari,
espazioa, zuri;
beltz, eguzkia, bere itzal guztiak
igortzen,
zentzu oro edateko
argi oro bereganaturik:
Lurrak zerua uraz hustu bezala
–hain ozen euria, baina
hain isil, denboragabe, lurrinaren
itzulera–
Harri bustia, zentzu egarri, itsu
(ez begigabe)
ni

 

.