Dum anima est, spes esse dicitur

by Orhimendi

 

Animalia
animalia kaltez bizitzeko;
gizaki, ohartzeko.

Zaila da edertasunagatik
kalterik ez ordaintzea.
Ordaindu nahi ez izatea.
–Eta itzaliren naiz sortu ninduen nahaspila mugagabea
ulertzeko.
Den gauzarik ederrena bihurtzeko:
oroitzapen.
–Txakur jabearen kondeszendentziak harritu nau,
animaliak momentu hori ematen baitio.
Norbait da;
zerbaitek behar duena.
Nola bereizi bera eta txakurra.
–Goizeko logale
eta gaueko lo ezinen
ezinegonak
antonimoak dira.
–Hemen nago!
Nire denbora zuena da;
ez dut denbora baino jabetza partekagarriagorik.
Ez zamatsuagorik.
–Eskale bat usoei ogia ematen.
Elikatzen ari dela ulertu dut.
Ez ditu ogi apurrak behar.
Ezta usoen konpainiarik ere.
Bera gabeko eta bera dagoen munduaren arteko aldea
sentitu baizik.
–Errekaz bestaldean hosto batzuk
hots bihurtu dira.
Haize beraz, zure ilea.

 

 

 

Advertisements