Gizakiak naturaz gorde ziren
Espazioaren beldurrez
Denboraren minez
Hau lasaitasuna dela uste zuten gizakiek
Espazio mugagabearen ordez pareta zuri-zuriak
Denbora mugagabearen ordez ohe samur bat
Alabaina, ate eta leihoak behar zituzten
Ateak, lagun minentzat
Leihoak, uda egun ederrentzat
Egunez, kanpoan ere oskarbi zein euri-hodei paretak
Larre nola kaleetan, bazen non lo egin
Gauez — Gizakiak ezkutatzen ziren
“Hau etxera itzultzeko gogoa” xuxurlatu ohi zuten
FIdeltasunez etxeari esker gizakiak kide minekin bizi ahal ziren
Udaberri, uda, udazken, negu eta, bapatean, egun batean hil egin arte
Gizakiei buruz, hortik aurrera ez dakit
Gizakirik gabeko etxeek
Pixkanaka espazio-denboraren antza dutela baino ez