Ezezaguna

by Orhimendi

Kaleak beterik; baina oihartzunak
ikaratzen nau.
Hondotik nabil, honaino ez direlako
olatuak iristen.
Entzulerik gabeko hitzen
aurpegi mikatza.
Neguak hoztu zuen kimu bat;
udaberria betiereko egin zuen.
Dauden lekuan ez daudenen
oihartzuna.
Galdu nuen denborarekin
elkartzera noa.

 

 

 

Advertisements