Arnas dagi lurrak oinutsen azpian

 

Arnas dagi lurrak oinutsen azpian

Laztan bat da larrua

Oinutsak badabiltza, arin, astun

Jauzika, arrastaka

Lurrak zaindu du fereka, larrua

 

Alajainko! Lurra hautsi da,

Eta lur hautsiak min dagi larruan

Zauriak

Zerua ere hautsi da

Eta dantzak hasi dira

Lur gorriak erretzen baitu larrua

 

Hautsi da zerbaitĀ barruan

Dantzari, dantzari larriak

Urrun doaz inora ez hurbiltzeko

Gure dantzak iraungo duĀ musikak baino gehiago