Bide bat zara
Ibiliko nuen bide bat zara
Harriak dituena
Malkarrak dituena
Estua, bihurgunez betea
Baina itsu ere
Ibiliko nuena
Bide bat zara
Jorratuko nuena
Ibiliko nuen bide bat zara
Bazterreko bidea
Txikia, ederra
Baina zu zara
Bidea
Etxerako bidea
.