Euskandinavia

nondik nora

Month: urria, 2013

Enarari

 

 

Erreka txikia
Orbel artean
Baina batzuetan
Hitz handiak
Benetazkoak dira

Eta zu, enara
Benetazkoa al zara?
Zuri eta beltza
Urtean, udara
Zer da min hau
Ezpada zirrara?

Eztakizu baina
Zenbaitetan igarri dut
Zure falta

Hutsaren errekaldean
Hartu nau umel haizeak
Eta mila arantzaz josia
Ondoan dut itxaropena

Non zara? non zara?
Egunaren harribitxia
Txikia naiz ni
Eta anitz handia
Zure sorginkeria

Hego haizea,
Erreka isila
Urrun zaude
Baina batzuetan
Hitz handiak
Benetazkoak dira

Hain da polita
Zu ikustea
Eta hain da gaitza
Urrun izatea

Hain da polita
Zu ikustea
Eta hain da gaitza
Zurekin oroitzea

 

 

 

.

Haien karia

 

Harrizko estatua bihotzarena
Hain ederra, urruna, gailena

Begirada hotz gardenaz
Sumatu duzu nire begietan
Zirrararik handiena
Eta zuk, munduan isilena
Keinurik egin gabe
Erakutsi dizkidazu
Nire akats denak

Hain zara ederra, urruna, gailena

Banoa, estatua bihotzarena
Hitzak etengo dira,
Ez baina haien karia
Espero dut nire ametsek
Zure antza izatea

Inoiz, goroldioz estalirik
Zure ondoan lore hauek ikusi
Eta gogoan izango duzu
Umeldura berak
Harria urratu
Eta loreak laztantzen dituela

Beti zurea,
Estatua bihotzarena

 

 

 

.

 

Gogoan ditut zure begiak
Eta ez dakit zergatia
Baina korrika abiatuko nintzen zure bila
Oraintxe,
inon
nire esperoan bazina

 

 

.

%d bloggers like this: