Euskandinavia

nondik nora

Month: Iraila, 2013

Begiradak

 
Orriak jausten dira
Leunki, eder…
Goiz bat bezala
Eta apurka
Handitzen zoaz
Bi begien indarraz

Orriak jausten dira
Leunki, eder…
Nire gainean
Eta azkenean
Estaltzen doaz
Gau, egun guztiak

Errealitate zatiak
Dira orriak
Benetazko irudiak
Margolan handian

Batera eta bestera
Zorura bidean
Balira zure eskuak airean

Zaude, udazkena
Zerbait esan nahi nizuke:

Gaua datorrela
Orriek
hau idatzi dizute

 

 

 

.

Advertisements

 

 

Udak amaierarako gorde du
Bere izpirik ederrena

 

.

%d bloggers like this: