Huts ohia gogora ekartzen didazu
beste garaiko olerki batek bezala
atetik arineketan zoazen ahala
Mina ozena da, maitasuna mutu
Ageri bezala ihes, bete bezala hustu
Huts ohia gogora ekartzen didazu
beste garaiko olerki batek bezala
atetik arineketan zoazen ahala
Mina ozena da, maitasuna mutu
Ageri bezala ihes, bete bezala hustu
Itxaropenaren egoitzan
Topatu dut paradoxa:
Egunak, hodeien pare
Hamaika ikusi izan arren
Ez dago jakiterik bihar
nolakoak izanen diren
Hodeiak ditugula aterpe,
Haizearen kantaldi eroak
Poesiaz bete nau, bete
Kezka oro arinduz ere
Balitz hura zure ahotsa,
Hesiaz bestaldeko larrosa
Eguna ilunduz doa
eta etxera bidean
Geltokira begira
Amestuko dut berriro
Nonbait, isilean
Nire zain zaudela
.
Gure itsas bazterrean zai
Ikusi zintudan goiz hartan
Orain haizerik ez dabil
Eta hor dirauzun ere ez dakit
Itzalitako itsasargia zara
Lanbro artean, eder eta zurbila
oihu isilaz
Arima itsu honen zirrara
Inoiz sentituko dugu elkar
Itsas labarrean
Itsaso eta lurraren artean
Hona urruntasunaren gezamina:
Irudimenak aise egiten du
Nik ezin nuen hori
Benetazko izatearen truke
Eta ez nuke lotara joan nahi
zuri kantatu gabe
Ahotsa ere
bahitu didazun arren
Ahotsa bahitu didazun arren
zuri kantatu gabe
Ez nuke lotara joan nahi
.