Euskaldunon aberria

by Orhimendi

 

Herri aske baten aldi zoroa:
Gu geure saltzaileen bezeroak,
Bahiturik, agian
Mihi-gogoak

Eta eguneroko axolagabekeria
Gure historian da hauts izpia
Lur apur bat gurasoen hilobian,
Lainoa,
biharamuneko hegian

Ez gara gaizto,
ezta ere piztiak
Hizkuntzaz harata doa gure bizitza
Baina denok ulertzen ez dugun mina:
Ahotan aberria,
mihian atzerria

Euskara da gure ikurriña
Gure historia eta alderdia
Gogoaren gune menperaezina
Euskara da gu, euskal herria

Leloetatik erantzi
eta izkutuan idatzi:

Gorputza badugu,
Izan dezagun arima

Euskara dugu
Euskaldunon aberria

 

03-31

 

Advertisements