Euskaldunon aberria

 

Herri aske baten aldi zoroa:
Gu geure saltzaileen bezeroak,
Bahiturik, agian
Mihi-gogoak

Eta eguneroko axolagabekeria
Gure historian da hauts izpia
Lur apur bat gurasoen hilobian,
Lainoa,
biharamuneko hegian

Ez gara gaizto,
ezta ere piztiak
Hizkuntzaz harata doa gure bizitza
Baina denok ulertzen ez dugun mina:
Ahotan aberria,
mihian atzerria

Euskara da gure ikurriña
Gure historia eta alderdia
Gogoaren gune menperaezina
Euskara da gu, euskal herria

Leloetatik erantzi
eta izkutuan idatzi:

Gorputza badugu,
Izan dezagun arima

Euskara dugu
Euskaldunon aberria

 

03-31

 

Goizeko txori

 

Tristuraz lokartu eta zorionez esna gaitezen
Triste jaio eta pozik hil den ametsa legez
Hurbildu zaitez leihora, goizeko txori
Piztu eguna olerki hauek musikaz betez

Itxaropen hutsala eranzteko nahian galdurik
Itxaropena, hutsaren kide min eta izurri
Inoiz tristuraz lokartuko bagina, heldurik
Eguna amai ez dadin, denbora geldituko esku bik

Zure kantua aditzen ahal dut berriz, txori?
Mundua utzi nahi dut eta kilometroez ahaztu
Gogora ekarri
mugarik gabeko itsaso hori

Mila hitz gorde eta bakarra esan ezin
lore hosto legez, beren zurtoin barik

 

 

…..

 

 

[Kuroneko nire lagunak hala eskatuta, japonierazko itzulpen-saiakera atxikituko dut. Eskerrik asko, 美穂]

 

朝の鳥
悲しく寝て、嬉しく起きる 為に
悲しく生まれて、嬉しく死んだ夢のように
窓に来て、朝の鳥
今日を点して、この歌に音楽入れて

無用 な希望を脱ぎたい
希望は空白の友だから、病気だから
君の手で悲しく寝たい
「今日終わって欲しくない」
と思いたい

君の歌をもう一度聞いてもいい?
世界を出たくて、距離を忘れたい
無制限な海に飛びたい

一万の言葉を保って、一つも言えない
空に流して、幹なし花片のように

 

 

.

Isilean datzan olerkia

Hodeimuga

Sekularen bidean dantzan dabiltza
Gizakien iltzea eta izatearen haria
Josiz toki eta denboraren zauria
Sortuz jarraipenaren kontzientzia

Urterik urte munduan lore berriak
Baina eguzkirik gabe, ez dago ilargia
Argirik gabe ilun letzake, hila
Sekretu handi, zurbil eta isila

Ezkutuan datzan bizitza,
Doinurik gabeko olerkia

Isileko maitalea olerkiak idazten,
Maitearengana zubi zatiak bailiran
Bere ilargiak behar baitu eguzkia
Eta zer da eguzkia, ez bada izar hurbila

Ezkutuan datzan bizitza,
Doinurik gabeko olerkia

Isilean datzan maitemina,
Neguz jantzitako udaberria

 

 

…..

Bizizorian

 

Elurra da ateri
Behingoz oskarbi
Egunak epeltzen doaz poliki
Egun eta orduak,
Ur laster arin,
Noraezean doaz goxoki

Eta noraezean ni
Zure begiengatik
Goizeko erromesaldien argi
Eguna luza liteke
Ibiliz zure ondotik
Bi erromes, eguzki azpitik

Arratsa da ageri
Nahasmena da hazi,
Urmael batera doan erreka ixil
Bihurgunez betea
Eta halako batean
Gainezka egingo du zure irriz

Hilzoriaren antza
Albotik zu izanak
Gaur bertan, bizizori nabarra
Tartean, mila arantza
Soslaiak erre berriz
Hodeiak ekar lezake eguzki zein euri

Bizinahia dut aterki
Gabeziak ekaitzaldi
Baina zer axola euriak isileko maitaleari?

Gaueko hodei legez
Ikustezina begiari
Baina dena duzu, arin, menpean estali

 

 

.