Izarrek zeruan diraute
Baina guk ez dugu denbora jakinen
Hezurrak birrindu arte
Artean, oraina dugu maite
Eta konturatzeke,
Izarrak zerutik dira jausten
Izenak aldatzen,
eta izanak ahazten
Alabaina, ziur gaude:
Baldin erro sendoak dituzte,
Enborrek zutik diraute
Hostoak galdu arren
Iraupena da bizitzaren nahia
eta hala izan bedi
Alta, nora joan? Nola ekin?
Nahia ohi baita
Kezka bezain zaharra,
Eguna bezain gaua
Ezereza baitzara, ezerezaren aroan
Betiereko ekaitzaren izar malkoa
Denboraren gudan su etena
Munduan, iraunkor ez dena
Atzean laga atea,
eta bazoaz
Finean, errorik gabeko deslai hostoa
Gau bateko amets lausoa